XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jendeak baztertzen ziren hein uzteko pasatzerat.

Jokinek ez zakien zeri beha, hain ziren kolore xarmantak.

Abere handi batzu, elefantak ikusi zituen pasatzen, beren bizkarrean ekartzen zituztela jende eder batzu, larru polit bero, jauntzi xarmagarriekin.

Haur batek egin zion oihu: Behazu goiti, errege handia pasatzen ari da!.

Eta gure Jokinek zer ikusi zuen, airez aire tapiz-bolanta baten gainean, urrez bezti gizon bizardun bat ibilki!.

Zer zen herri hura, nun tapizak, bai tapizak bere aitamaren ganbarakoa bezalakoak, airean ibiltzen baitziren?.

Jokin xoratua zen, ikusi zituen ainitz eta ainitz hiri: Delhi, Bombay, Madras, Cachemire, Rajasthan, Taj Mahal palazioa eta bertze ainitz oraino....

Gau batez, karrika ilun batean, Jokinek oihu eta nigar batzu entzun zituen.

Bere usaiako kuraiarekin hurbildu zen eta ikusi zituen gaixtagin batzu joka gizon gazte bati, hau bakarrik, ongi kolpatua, bi lagunak lurrean, hilak Jokinek hartu zuen bere eskualdun makila, eta gizon gaztea salbatu zuen.

Hau zen maharadja haundiaren semea, eta bere aitak ohorez bete zuen Jokin: nahi zuen betikotz euskaldun ttikia Indian geldi zadin, ontasunez eta urrez beterik.

Bainan gure Jokinek ikusia zuen, Herri hortan ere gauza ederrak balin baziren, ez zirela denak beti ongi joaiten denendako, eta nahi zuen oraino bertze zerbait ikusi.

Espartinek gure gaztea Afrika-rat ereman zuten....

Harritu zen! Ba ote ziren munduan kolore hortako gizonak?.

Eta etxe bitxi horiek, etxeak ziren bederen?.

Holako oihan baserik ez zuen pentsatzen ere izaiten ahal zitakela, abere handi eta bazuetan gaixtoz beteak: adar-bakar, lehoin, lehoin-nabar, suge....

Mendi punta zorrotz batzu galtzen ziren zeruan, hain ziren haundiak.

Bero zen, biziki bero, bainan hango jende beltxak uros bizi ziren, beti kantuz eta dantzan.